SORGINAK ETA BELDURREN SEKRETUA

«Isiltasunak sekretuak gordetzen ditu»

Garapena eta Ulermena

Helburua

Sorginen kondaira nagusia ulertzea, pertsonaia nagusiak ezagutzea eta AKELARRERA! kantaren bidez hiztegia, gorputz-adierazpena eta talde-kohesioa lantzea. Ondoren, «Errepideko Sorgina» audioa entzun eta istorioarentzako amaiera berri bat sortzea.

SORGINAK SAIOAREN FASEAK
  1. Motibazioa eta Aktibazioa
  2. Garapena / Ulermena (oraingoa)
  3. Sormena / Ebaluazioa

Entzun, ikusi eta ezagutu: Zugarramurdiko sorginen munduan sakontzen ari zara!

Irakaslearentzako argibidea: fase honetarako aurreikusitako denbora 20-25 minutukoa da. Prestatu aldez aurretik bideoa, AKELARRERA! kanta, pertsonaia-fitxak eta «Errepideko Sorgina» audioa.

1. JARDUERA: Kondaira nagusiaren bideoa — «Apoaren Kondaira»

Gogoratu 1. fasean beldurrari eta sorginei buruz sortutako ideiak. Ondoren, ikusi sorginen kondaira nagusiaren bideoa eta arreta jarri pertsonaiei, gertakariei eta istorioaren mezuari.

BIDEOAREN TRANSKRIPZIOA (PDF)

IDU 3.0: bideoa gelditu edo berriz ikus daiteke; transkripzioa eta ikusizko laguntzak erabil daitezke ulermena errazteko.
Debora lerroko jokoa: Lotu zenbaki bakoitza kondairako gertaera egokiarekin, denbora-lerroa osatzeko.

2. JARDUERA: Ulermena eta hipotesien kontrastea

Talde handian, ikasleek bideoko ideia nagusiak partekatu eta 1. faseko hipotesiekin alderatuko dituzte.

Hizkuntza-andamiajea
  • «Bideoan ikusi dut…»
  • «Lehen uste nuen…, baina orain badakit…»
  • «Ados nago / ez nago ados, zeren…»

3. JARDUERA: AKELARRERA!

Entzun eta erabili AKELARRERA! kanta kondairaren hiztegia, gorputz-adierazpena eta talde-kohesioa lantzeko. Ikasleek erritmo edo mugimendu errazak proposatu eta taldean errepikatuko dituzte.

Ulermena: Zer kontatzen digu abestiak eta kondairak?

«Behin kanta entzun eta landuta, frogatu ditzagun gure burmuin-detektibe trebetasunak! Erantzun galderei eta lotu abestiko esanahiak gure egunerokoarekin.»

1. ATALA • Identifikatu eta Gogoratu (Datu zehatzak)

Gogoratzen duzu zer agertzen den kantan? Aukeratu edo seinalatu:

  • ✔ Zer dago egosten burniezko pertza ttipian?
  • ✔ Nora joaten dira loriak eta pertsonaiak gau luzian?

2. ATALA • Interpretatu (Zergatik esaten da hori?)

Eztabaidatu taldean eta arrazoitu:

▸ Zer uste duzu esan nahi duela «egie dala, gezurre dala» esaldiak kanta honetan?

3. ATALA • Balioetsi (Gure iritzia eta sormena)

Hausnartu eta partekatu:

Zuk zer beste bertso barregarri asmatuko zukeen sorginen pertza eta akerraren inguruan?

Nola erantzungo duzu? (DUA 3.0 Mailak)

1. Maila (Marrazkia/Seinalatu):

Seinalatu marrazki zuzena edo marraztu abestiko zatirik gogokoena.

2. Maila (Esaldi Gidatuak):

Osatu esaldiak beheko hizkuntza laguntzaileak erabiliz

3. Maila (Azalpen Pertsonala):

Idatzi testu labur bat zure iritzia emanez eta beste ikaskide baten ideiarekin konparatuz.

Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)

«Kanta honetan ikusi dut…»
«Nire ustez, abestiak kontatzen du…»
«Guk ere asmatu dugu beste bertso bat…»

4. JARDUERA: Pertsonaia-fitxak

Fitxa Interaktiboa: Lamia ezagutzen

Pertsonaian murgiltzeko eta informazioa modu erraz eta ikusgarrian jasotzeko, fitxa interaktibo hau erabiliko dugu. Edukiak aztertu aurretik, ikasleek Lamia nor den, non bizi den eta zer ezaugarri dituen (urrezko krepa, ahate-oinak, ibaiak) arakatuko dute testu, irudi eta audio lagungarrien bidez. DUA 3.0 ikuspegiari jarraituz, informazioa aurkezteko bide anitzak eskaintzen ditu fitxa honek, ondorengo jarduerak egiteko beharrezko andamiazioa eta Hitz-bankua finkatuz. Egin klik beheko botoian informazio-fitxan sartzeko:

.

1

Oinarrizkoa

Pertsonaia eta irudia lotu; ezaugarri bat aukeratu piktogramen artean.

2

Tartekoa

Osatu pertsonaiaren deskribapena hitz-bankuarekin.

3

Erronka

Idatzi edo azaldu pertsonaiaren ezaugarriak eta istorioan duen eginkizuna.

Lamia ezagutzen – ariketa

5 Jarduera: Hitz Bankua eta Hiztegi Ulermenerako Ariketak.

«Fase honetan, ikasleek sorginen kondairetan agertzen diren funtsezko kontzeptuak eta lexiko espezifikoa landuko dute, ulermena eta jatorrizko adierazpena bermatzeko.»

Helburu Didaktikoak eta Konpetentzialak

  • ✔ Kondairetako hitz ezezagunen esanahia testuinguruaren bidez inferitzea.
  • ✔ Euskal ondare kulturalari lotutako lexikoa berezkotu eta eguneroko komunikazioan aplikatzea.
  • ✔ Ulermena eta ekoizpena uztartzea DUA 3.0 printzipioetan oinarritutako euskarrien bidez.

Ikasgelan Proposatutako Ariketak (Hitz Bankua)

Ikasleek esteka honetan aurkituko dute baliabidea: Sorginen Hitz Bankua. Ariketa nagusiak honako hauek dira:

  • 1. Lotura Semantikoa (Match): Lotu hitz tradizionalak (adib., amuletoa, pertza, haitzuloa, osagaia) haien definizio edota irudi egokiarekin.
  • 2. Testuinguruko Inferentzia: Irakurri esaldi laburrak eta hautatu zer esan nahi duen hitz ezezagunak emandako aukeren artean.
  • 3. Sormen Lexikala: Erabili Hitz Bankuko 3 hitz gehienez sorginaren elixir edo amuleto baten deskribapena idazteko.

Hizkuntza Andamiajea (Ikasleei emateko laguntzak)

Erabili honako egitura hauek ikasleek hitz berriak ahoz zein idatziz erabil ditzaten:

«Nire ustez, hitz honek esan nahi du…»
«Testuinguruan ikusi dut… delako»
«Amuleto honek balio du… egiteko»

6. JARDUERA: Bigarren kondaira — «Errepideko Sorgina»

Entzun «Errepideko Sorgina» kondaira audio-formatuan. Entzunaldiaren ondoren, identifikatu gertakari nagusiak eta aukeratu nola landu nahi duzun amaiera edo bertsio berria.

IDU — adierazteko aukerak: amaiera berria ahoz kontatu, idatzi, marraztu edo antzezpen labur baten bidez aurkez daiteke.

Aktibitate Berria A: Istorio Barregarriaren Sorkuntza

«Aldatu istorioa barregarri bihurtzeko! Zein elementu alda ditzakegu istorio honetan barrea eragiteko?»

  • ✔ Taldeka jarrita, ordezkatu elementu beldurgarriak absurdoengatik (adibidez: txanpon poltsaren beharrean, agurearen hortz postizoak, kuleroak edo txano irrigarri bat)
  • ✔ Asmatu zer esaten zuen agureak ahots bitxiz gaueko iluntasunean

Aktibitate Berria B: Eztabaida Gidatua

Eztabaidatu taldean: Zergatik iruditzen zaigu egoera hau dibertigarria edo arraroa? Zer sentitzen dugu beldurra eta barrea nahasten direnean?

Ikaskideek modu aktiboan entzun eta errespetuz adierazten dituzte beren iritziak.

Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)

«Gure ustez, barregarriagoa litzateke agureak… galtzea»
«Pertsonaiak honako hau esan zuen ahots arraroaz: – …»
«Niri barrea ematen dit zeren…»

Sorginak Kondaria – Curriculum Dimentsioak

Fase honetan entzumen-ulermena, euskal ahozko tradizioa, ahozko eta idatzizko adierazpena, gorputz-adierazpena, talde-kohesioa eta baliabide digitalen erabilera lantzen dira.

Arloa / Eremua Konpetentzia Oinarrizko jakintzak Jarduerak eta ebidentziak
Euskara eta Literatura KE1 / KE3 Ahozko eta ikus-entzunezko narrazioen ulermena; ahozko eta idatzizko adierazpena. Bideo nagusia, ulermen-ariketak eta «Errepideko Sorgina»ren amaiera berria.
Gizarte Zientziak KSD3 Euskal ahozko tradizioa eta sorginen inguruko kultura-iruditeria errespetuz ezagutzea. Bi kondairen entzunaldia eta pertsonaia-fitxak.
Konpetentzia digitala CD1 / CD3 Bideoa eta ariketa digital mailakatua modu arduratsuan erabiltzea. «Apoaren Kondaira» bideoa eta ulermen-ariketa.
Arte eta Gorputz Hezkuntza KAKK4 / GH7.3 Erritmoa, gorputz-adierazpena eta sormen bidezko komunikazioa. AKELARRERA! eta amaiera berriaren aurkezpen multimodala.
Tutoretza / KPSII KPSII Beldurraren ulermena, autoerregulazioa eta talde-lana. Hausnarketa gidatua eta parte hartzeko IDU aukerak.

Metakognizioa (Nola ikasten ari naiz?)

Ikasleek erabilitako ulermen-estrategiak identifikatu, hasierako hipotesiak bideoko informazioarekin alderatu eta zer laguntza behar izan duten adieraziko dute.

Galdera Adierazteko aukerak
Zer ikasi dut gaur sorginei buruz? Ahoz azaldu, esaldi-hasiera osatu edo marraztu.
Zer lagundu dit kondairak ulertzen? Bideoa berriz ikustea, transkripzioa, irudiak, hitz-bankua edo kide baten laguntza.
Nola sortu dut «Errepideko Sorgina»ren amaiera berria? Ahoz, idatziz, marrazkien bidez edo antzezpen labur batekin.
Amaierako hausnarketa

«Lehen uste nuen…; orain badakit…; hurrengoan … erabiliko dut hobeto ulertzeko.»