IRAKASLEAREN GIDA DIDAKTIKOA

Gida honek lau Ikaskuntza-Egoerak (IE) gelan lantzeko behar den guztia biltzen du: testuingurua, sekuentzia, IDU 3.0 mailakatzea eta ebaluazio-tresnak. sustraiak-bizirik.eus-ean daude ikasleentzako bertsio digital eta elkarreragileak. Gida hau irakaslearen prestakuntza eta gelako plangintzarako da.

IRAKASLEAREN GIDA DIDAKTIKOA  (PDF)

0. Gida Hau Nola Erabili

Lau IE-ak hiru fase nagusirekin egituratuta daude, EIMA ereduari jarraituz

Hasierako Fasea

Motibazioa eta aurre-ezagutzak aktibatzeko. Narratiba eta hipotesiak.

Garapen Fasea

Ezagutzaren eraikuntza kolektiboa bideo eta fitxa digitalen bidez.

Sortze/Amaierako Fasea

Ikaskuntzen transferentzia: murala, joko kooperatiboa, erronka-domina.

⏱ Saio bakoitzaren hasieran, gogora ekarri aurreko saioan landutakoa (2-3 min) — Isuri abatarrak jarraitutasun narratiboa ematen du.

1. Oinarri Metodologikoa

«Isuriren Kondairak» bost helburu nagusirekin egituratutako Hezkuntza Baliabide Irekia (HBI) da, LH 2rako

Entzumen-ulermena

Identifikatu, interpretatu, antolatu eta balioetsi euskarazko kondairak.

Ikaskuntza sozioemozionala

Dilema etiko-emozionalak, erresilientzia, eztabaida errespetuz.

Gaitasun digitala

AA bidezko bideoak, kondairen berrinterpretazioa, produktu digitala.

IDU 3.0 Inklusioa

Irudikapen, ekintza eta inplikazio moduak dibertsifikatuz.

Diziplinartekotasuna

Euskara, Natura-Gizarte-Kultura eta Arte Hezkuntza uztartuz (Dekretua 77/2023).

2. IDU 3.0 — Hiru Graduazio-Maila

Jarduera ia guztiek hiru maila dituzte, inor baztertu gabe

Ikasleari berari eskaini behar zaio maila aukeratzeko aukera — inplikazio-aukera gidatua (IDU printzipioa)

Oinarrizkoa
Irudi-elkarketa, piktogramak, drag-and-drop, egia/faltsua. Laguntza bisual handiarekin.
Tartekoa
Esaldi-osaketa hitz-bankuarekin, aukera anitzeko galderak, plantilla gidatuak.
Erronka
Sorkuntza librea, arrazoiketa idatzia/ahozkoa, galdera irekiak, produktu propioa.

3. Metodologia eta Ebaluazioa

Lankidetza-Kooperatiboaren planteamendua eta ebaluazio formatiboa

Harri-semaforoa

Autoebaluaziorako tresna bisuala (gorria/horia/berdea). Saio bakoitzaren hasieran eta amaieran.

IE guztietan

Ikaskuntza-Egunkaria

Metakognizio-koadernoa. Saio bakoitzaren amaieran betetzen da. Inprimagarria.

IE guztietan

Errubrika graduatua

IDU 3 mailatan oinarritutako ebaluazio-irizpideak, produktu eta jarduera nagusietarako.

Produktu finalean

Koebaluazioa

Taldekideen arteko balorazioa, joko kooperatibo eta produktu kolektiboetan.

Sortze fasean

Gutxieneko errutina gomendatua:

Hasieran
Harri-semaforoa (nola sentitzen naiz / zenbat dakit gaiari buruz)
Saioan zehar
Behaketa zuzena — 5-6 adierazle: sekuentzia, hizkuntza, emozioa, taldea…
Amaieran
Ikaskuntza-Egunkaria + Harri-semaforoa berriro

4. Lau IE-en Ikuspegi Orokorra

Proiektua 4 Ikaskuntza-Egoera nagusitan antolatuta — bakoitza unitate autonomo bat

IE Gaia Produktu Finala Erronka-domina
1. Basajaunaren Ahotsa Natura eta jasangarritasuna Baso Zoroa Mural Interaktiboa Basoaren Zaindaria
2. Sorginak eta Beldurren Sekretua Emozioak eta beldurren kudeaketa Gure Beldurren Liburua + Ihes Gela Sorginaren Laguntzaile
3. Olentzeroren Subila Kultura, tradizioa eta elkartasuna Gure Subila Murala + Lagun Ezkutua Komunitatearen Zaindari
4. Miel Otxin eta Lantzeko Inauteriak Lankidetza eta jaiak Antzezlana + Inauteri Kanta Urrezko Txintxarria

Segurtasun oharra: Miel Otxinen «erretzea» (4. IE) SURIK GABE egin behar da beti — paper gorri/laranjarekin edo birziklapenarekin. Inoiz ez errekuntza erreala gelan.

5. Plataforma eta Identifikazio Instituzionala

Material guztia sustraiak-bizirik.eus-en dago, erregistrorik gabe eskuragarri (HBI)

EIMA Ariketak

Ariketa elkarreragile mailakatuak: lotu, hitz-bankua, egia/faltsua, aukera anitza, galdera irekia.

⏱ Sustraiak plugin

Kronologia-lerro interaktiboak, Isuri abatarra gida gisa.

Genially

Ihes gela kooperatiboak eta bideojoko-estiloko minijokoak (Ziripoten Abentura, Sorginen Ihes Gela).

Proiektua Isuriren Kondairak – Sustraiak Bizirik
Deialdia EIMA Digitala 2025/2026 · Espedientea 2025-22HBI
Maila Lehen Hezkuntza 2. maila (LH 2 · 7-8 urte)
Hizkuntza Euskara Batua
Baliabide mota Hezkuntza Baliabide Irekia (HBI) · CC BY-NC-SA
Erakunde eskatzailea BeaWiki – Beatriz Sanchez Elena

KONDAIREN GIDAK — URRATSEZ URRATS

Kondaira bakoitzaren izena klikatu edukia zabaltzeko

IE 1 — Basajaunaren Ahotsa: Natura eta Jasangarritasuna
Testuingurua

Ximun eta Erramun artzainek Basajaunarekin topo egiten dute basoan; kondairak natura errespetatzearen garrantzia irakasten die.

1. Saioa — Motibazioa eta Aktibazioa ±45 min

Jarduerak

  • Basoko soinuak proiektatu + Isuriren aurkezpena
  • Hipotesiak sortu: «Zer/nor izango da Basajaun?»
  • «Zer dakigu / Zer jakin nahi dugu?» horma-irudia
  • Harri-semaforoa — 1. erregistroa egunekoan

Konpetentziak

  • HKK KE2.1 — Zentzu globala ulertu, ideia nagusiak identifikatuz. Ebidentzia: lehen hipotesiak
  • HKK KE3.2 — Entzute aktiboa eta komunikazio-arauak. Ebidentzia: ekarpenak
  • HKK KE8.1 — Euskal tradizioko testuak. Ebidentzia: kondairekin lotzea

2. Saioa — Garapena eta Ulermena ±50 min

Basajaunaren Ahotsa bideoa proiektatu (azpitituluak aktibatu). Ariketa mailakatuak EIMA Ariketak pluginaren bidez:

Oinarrizkoa
Egia/Faltsua galderak, 5 baieztapen, laguntza bisualarekin
Tartekoa
Aukera anitza, 4 galdera kausa-efektu motakoak
Erronka
3 galdera irekia, Kondaira A eta B alderatu

Konpetentziak

  • HKK KE2.1, KE4.1, KE4.2, KE8.1
  • HK — Jokabideak eta ikazkinaren ekintzak alderatu
  • KAKK — Basajaun, Mari, Tartalo, Ilargi, Eguzki ondarearekin lotu
  • KPSII — Behaketa eta hausnarketa formatiboa

Ebidentziak

  • Ulermen-erantzunak (EIMA Ariketak)
  • Sekuentzia ordenatzea (denbora-lerroa)
  • Ondarearekin lotzea (pertsonaien ezaugarriak)
  • Ahozko arrazoiketak

3. Saioa — Sormena eta Ebaluazioa — Basoa Esnatzea ±45 min

Jarduerak

  • «Aukeratu zure abentura!» dilema-jokoa
  • Basoko Zaindarien Murala (taldeka)
  • Muralaren aurkezpen laburra
  • Harri-semaforoa — 3. erregistroa

Konpetentziak

  • HKK KE2/KE4 — Aukera koherentea hautatu. «Zergatik aukeratu duzu hori?»
  • HKK KE5.1 — Testu errazak sortu eredu baten laguntzaz
  • KAKK — Murala eta aurkezpena. «Gure taldeak hau egin du…»
  • HK — Ingurunearen aldeko jokabideak
  • KPSII — Enpatia, lankidetza, gatazken konponbidea

Hizkuntza-Aldamiatzea

A. Edukiaren Hizkuntza

Basajaun · basoa · zaindaria · ardiak · izakia · natura · babestu · zaintza · ekosistema · panteoia

B. Ikaskuntzaren Hizkuntza

  • «Basajaun basoko zaindaria da zeren…»
  • «Kondairan ikusi dut…»
  • «Nire ustez, Basajaunek natura laguntzen du…»
  • «Erramunek… (e)nez, Basajaunak…»

C. Ikasteko Hizkuntza

  • «Ados nago zurekin / Ez nago ados zeren…»
  • «Nire txanda da / Zure txanda da»
  • «Nola esaten da…?»

Behaketa Fitxa eta Errubrikak (Basajaun)

Errubrika osoa (4 maila: Hazia / Landarea / Zuhaitza / Basoaren Zaindaria) Ebaluazio-Tresnak atalean dago.

Irizpidea 1 — Hasierakoa 2 — Tartekoa 3 — Erronka
Entzumen-ulermena (HKK2) Laguntza bisualarekin elementu bakunak identifikatzen ditu. Informazio nagusia gida-galderen bidez azaltzen du. Informazio esplizitua eta inplizitua testuinguruarekin lotzen du.
Hizkuntza-aldamioa(HKK5) Esaldi-ereduak kopiatu edo errepikatzen ditu soilik. Konektoreak eta hiztegia egoki erabiltzen ditu. Diskurtso koherentea eta pertsonala autonomiaz osatzen du.
Balio ekologikoak (KAKK4) Basajaun izendatzen du baina zaintza-rolarekin lotzeko zailtasunak ditu. Pertsonaia basoaren babesarekin lotzen du. Euskal mitologia eta ingurumen-erronkak kritikoki erlazionatzen ditu.
Talde-lana (KPSII3) Txanda eta rola betetzeko bideratzea behar du. Taldeko rola betetzen du, txandak errespetatuz. Taldea dinamizatzen du modu proaktiboan.
Autorregulazioa (KPSII3) Bere zailtasunak hautemateko gida behar du. Bere mailaz jabetzen da eta hobetu beharrekoa badaki. Autoebaluazio kritikoa egiten du, helburuak ezarriz.

Errubrika 1: HKK

Entzumen-ulermena · Ahozko/idatzizko ekoizpena · Hizkuntza-aldamioak
4 maila: Hasierakoa → Bikaina

Errubrika 2: KAKK

Ondare mitologiko-kulturala · Balio ekologikoak · Adierazpen artistikoa
4 maila: Hasierakoa → Bikaina

Errubrika 3: KPSII

Talde-lan kooperatiboa · Autoebaluazioa · Kudeaketa emozionala
4 maila: Hasierakoa → Bikaina

Errubrika 4: KD

Baliabide digitalen erabilera · Sorkuntza digitala · Prozesuaren balorazioa
4 maila: Hasierakoa → Bikaina

IE 2 — Sorginak eta Beldurren Sekretua: Emozioak
Testuingurua

Zugarramurdiko haitzuloan harrapatuta dagoen sorgina laguntzea da xedea, bere oroitzapenak eta botere-objektuak berreskuratuz.

1. Saioa — Motibazioa eta Aktibazioa ±45 min

Jarduerak

  • «Gure Beldurren Kutxa» — beldur anonimoak idatzi/marraztu
  • «Asanblada» — talde-eztabaida beldurrari buruz, epaiketarik gabe
  • Isuriren aurkezpena: Zugarramurdiko sorgina
  • Harri-semaforoa — 1. erregistroa

Konpetentziak

  • HKK KE3.2 — Entzute aktiboa. Ebidentzia: parte-hartzea
  • HKK KE2.1 — Zentzu globala ulertu. Ebidentzia: lehen hipotesiak
  • KPSII — Emozioak identifikatu eta hitzez adierazi. Ebidentzia: ekarpenak

2. Saioa — Garapena eta Ulermena ±50 min

Jarduerak

  • «Haitzuloko Ahotsa» — Apoaren Kondaira audio/bideoa
  • «Errepideko Sorgina» kondaira + Jolas 1 (umorez birsortu)
  • Pertsonaia-fitxak IDU 3 mailatan: Mari, Lamia, Tartalo, Akerbeltz, Galtzagorriak, Sorgina
  • Hiztegi magikoa eta galdera gidatuak

Konpetentziak

  • HKK KE2.1 — Audioa/bideoa. Ebidentzia: erantzunak
  • HKK KE4.1 — Kondaira irakurri. Ebidentzia: sekuentzia
  • HKK/KAKK KE8.1 — Pertsonaien arteko harremanak. Ebidentzia: ezaugarriak
  • KPSII — Beldurraren jatorriaz hausnarketa

Pertsonaia-fitxak — IDU 3 maila:

Oinarrizkoa
Irudi-elkarketa eta piktogramak (drag-and-drop)
Tartekoa
Esaldi-osaketa hitz-bankuarekin
Erronka
Galdera irekiei erantzun, antzekotasunak/desberdintasunak arrazoitu

3. Saioa — Sorginen Oroimenaren Bila — Sormena ±45 min

Jarduerak

  • Ihes Gela kooperatiboa (Genially) — pistak ebatzi taldeka
  • «Akelarrera!» abestia — gorputz-perkusioa
  • Gau Beltza Jaia — amaierako ospakizuna
  • Sorginaren Laguntzaile Erronka-domina

Konpetentziak

  • HKK KE2/KE4 — Pistak interpretatu. Ebidentzia: Ihes Gela
  • HKK KE3.1/3.2 — Erabakiak ahoz justifikatu
  • HK — Aurreiritziak zalantzan jarri. Ebidentzia: iritzi-aldaketa
  • KAKK — Abestia eta ospakizuna
  • KPSII — Enpatia eta beldurraren kudeaketa

Ihes Gela — IDU 3 maila:

Oinarrizkoa
Pista errazenak, laguntza bisualarekin
Tartekoa
Pista tartekoak taldean, hitz-bankuarekin
Erronka
Pista propioak sortu eta arrazoitu, taldea gidatu

Hizkuntza-Aldamiatzea

A. Edukiaren Hizkuntza

akelarrea · sorgina · apoa · Akerbeltz · Zugarramurdi · kobazuloa · Mari · Lamia · Tartalo · Galtzagorriak · beldurra · ausardia · enpatia · elkartasuna

B. Ikaskuntzaren Hizkuntza

  • «Beldurra sentitzen dut… denean»
  • «Hasieran… pentsatu nuen, baina orain… uste dut»
  • «Sorginak… sentitzen zuen, zeren…»
  • «Gure taldearen arabera, pista honek… esan nahi du»

C. Ikasteko Hizkuntza

  • «Noren txanda da?» / «Zure txanda da»
  • «Ados zaude honekin?»
  • «Ados nago zurekin zeren…»

Behaketa Fitxa eta Errubrikak (Sorginak)
Irizpidea 1 — Hasierakoa 2 — Tartekoa 3 — Erronka
Entzumen-ulermena (HKK2) Laguntza bisualarekin elementu bakunak. Informazio nagusia gida-galderen bidez. Informazio esplizitua eta inplizitua testuinguruarekin.
Emozioen adierazpena (KPSII) Emozioak identifikatu edo adierazteko zailtasunak. Beldurra identifikatu eta esaldi-eredu batekin adierazi. Emozioez hausnarketa sakona, aurreiritziak zalantzan jarriz.
Kultura ondarea (KAKK) Pertsonaiak izendatzen ditu, ezaugarriak lotzeko zailtasunak. Ezaugarriak eta kultura-jatorria lotzen ditu. Mitologia eta gaur egungo balioak kritikoki lotzen ditu.
Talde-lana (KPSII3) Txanda eta rola betetzeko bideratzea behar du. Taldeko rola betetzen du, txandak errespetatuz. Taldea dinamizatzen du modu proaktiboan.
Autorregulazioa (KPSII3) Bere zailtasunak hautemateko gida behar du. Bere mailaz jabetzen da eta hobetu beharrekoa badaki. Autoebaluazio kritikoa, helburuak ezarriz.

Errubrika 1: HKK

Entzumen-ulermena · Ahozko/idatzizko ekoizpena · Hizkuntza-aldamioak

Errubrika 2: KAKK/HK

Ondare mitologikoa · Aurreiritziak eta enpatia · Adierazpen artistikoa/ospakizuna

Errubrika 3: KPSII

Talde-lan kooperatiboa · Autoebaluazioa · Kudeaketa emozionala

Errubrika 4: KD

Genially Ihes Gela · Ebazpen kooperatiboa · Prozesuaren balorazioa

IE 3 — Olentzeroren Subila: Argia Partekatzen
Testuingurua

«Aitxinzuriko Argia»: Izarrek agure pobre bati laguntzen dio eta agurea Olentzero bera dela azaltzen da. Mari Domingi, Napo astoa eta kutxetan ezkutatutako Galtzagorriak agertzen dira.

1. Saioa — Motibazioa eta Aktibazioa ±45 min

Jarduerak

  • Girotzea eta etena — misterioa sortu
  • Murala hasi: «Guretzat Olentzero zer da?»
  • Bidaia-plana aurkeztu: solstizioa eta Olentzero
  • Harri-semaforoa — 1. erregistroa

Konpetentziak

  • HKK KE2.1 — Isuriren mezua. Ebidentzia: lehen hipotesiak
  • HKK KE3.2 — «Zer da Olentzero zuretzat?» Ebidentzia: ahozko ekarpenak
  • KAKK — Bidaia-plana: solstizioa eta Olentzero

2. Saioa — Eraikuntza ±50 min

Jarduerak

  • «Aitxinzuriko Argia» entzunaldia — ipuinaren amaiera
  • Talde-marrazketa: «Zer ekintzak laguntzen du argia zabaltzen?»
  • Esaldi-osaketa: «Argia partekatzen dut, ___denean»
  • Pertsonaia-fitxak: Izar, Olentzero, Mari Domingi, Napo, Galtzagorriak, Herritarrak

Konpetentziak

  • HKK KE2.1 — Entzunaldia. Ebidentzia: ulermen-erantzunak
  • HKK KE5.1 — Esaldi-osaketa eredu batekin
  • HKK KE8.1 — Pertsonaien arteko harremanak
  • KAKK — Talde-marrazketa
  • KPSII — Elkartasunari buruzko hausnarketa

3. Saioa — Sormena eta Ebaluazioa ±45 min

Jarduerak

  • «Nor da Galtzagorria?» joko kooperatiboa (gau/egun mekanika)
  • Ontasun-ituna — Galtzagorriak onartu, ez gaiztoak bilatu
  • Lagun Ezkutua jarduera
  • Erronka-dominen banaketa

Konpetentziak

  • HKK KE3.1/3.2 — Jokoa. Ebidentzia: parte-hartzea eta arauak
  • HK — Ontasun-ituna. Ebidentzia: iritzi-aldaketa
  • HKK KE5.1 — Lagun Ezkutua. Ebidentzia: mezu laburrak
  • KPSII — Enpatia, elkartasuna, talde-onarpena

«Nor da Galtzagorria?» jokoan: giro enpatikoa argi transmititu hasieratik — ez da «gaiztoak» bilatzeko jokoa, elkartasuna eta ulermena lantzekoa baizik.

Hizkuntza-Aldamiatzea

A. Edukiaren Hizkuntza

Aitxinzuriko Argia · subila · Izar · Olentzero · Mari Domingi · Napo · Galtzagorriak · elkartasuna · argia partekatzea · ontasuna · bakardadea · onarpena

B. Ikaskuntzaren Hizkuntza

  • «Izarrek… (e)nez, Olentzerok…»
  • «Argia partekatzen badugu, orduan…»
  • «Argia partekatzen dut, ___denean»
  • «Nire ustez, Olentzero…»

C. Ikasteko Hizkuntza

  • «Noren txanda da?» / «Zure txanda da»
  • «Ados zaude honekin?»
  • «Ados nago zurekin zeren…»

Behaketa Fitxa eta Errubrikak (Olentzero)
Irizpidea 1 — Hasierakoa 2 — Tartekoa 3 — Erronka
Entzumen-ulermena (HKK2) Laguntza bisualarekin elementu bakunak. Informazio nagusia gida-galderen bidez. Informazio esplizitua eta inplizitua testuinguruarekin.
Hizkuntza-aldamioa(HKK5) Esaldi-ereduak kopiatu soilik. Konektoreak eta hiztegia egoki erabiltzen ditu. Diskurtso koherentea eta pertsonala autonomiaz.
Balio sozioemozionalak (KAKK4) Olentzero eta pertsonaiak izendatzen ditu, baina elkartasunarekin lotzeko zailtasunak. Pertsonaiak elkartasunarekin eta ontasunarekin lotzen ditu. Tradizioa eta egungo elkartasun-balioak kritikoki erlazionatzen ditu.
Talde-lana (KPSII3) Txanda eta rola betetzeko bideratzea behar du. Taldeko rola betetzen du, txandak errespetatuz. Taldea dinamizatzen du, elkartasuna bultzatuz.
Autorregulazioa (KPSII3) Bere zailtasunak hautemateko gida behar du. Bere mailaz jabetzen da eta hobetu beharrekoa badaki. Autoebaluazio kritikoa, helburuak ezarriz.

Errubrika 1: HKK

Entzumen-ulermena · Ahozko/idatzizko ekoizpena · Hizkuntza-aldamioak

Errubrika 2: KAKK

Ondare kulturala eta jai-tradizioa · Elkartasuna eta onarpena · Adierazpen artistikoa

Errubrika 3: KPSII

Talde-lan kooperatiboa · Autoebaluazioa · Enpatia eta onarpena

Errubrika 4: KD

Baliabide digitalen erabilera · Sorkuntza digitala · Prozesuaren balorazioa

IE 4 — Miel Otxin eta Lantzeko Inauteriak: Lankidetza eta Festak
Testuingurua

Isuriren mezu misteriotsu batek jaiaren koloreak/altxorrak norbaitek ezkutatu dituela iragartzen du. Ikasleek Ziripot laguntzen dute Txatxoen 4 arropak berreskuratuz. IE hau 4 saiotan (E1-E4) antolatuta dago.

E1 — Neguaren Amaiera eta Mozorrotzearen Magia — 1. Fasea ±45 min

Jarduerak

  • Gela ilunpetan: perkusioa eta txintxarriak
  • Isuriren mezu misteriotsua: «Norbaitek jaiaren koloreak ezkutatu ditu!»
  • «Asanblada» — mozorroak, zarata, negutik udaberrira
  • Aldamio linguistikoa + 1. erregistroa Ikaskuntza-Egunkarian

Konpetentziak

  • HKK KE2.1 — Hipotesiak. Ebidentzia: detonantea
  • HKK KE3.2 — Asanblada. Ebidentzia: ekarpenak
  • KAKK — «Inauteriak guretzat» murala hasi

E2 — Lantzeko Kondaira eta Pertsonaiak — 2. Fasea ±50 min

Jarduerak

  • Kondaira I bideoa: Ziripot, Zaldiko eta Txatxoak/Arotzak
  • Ulermen-galderak talde handian
  • Pertsonaia-fitxak IDU 3 mailatan: Ziripot, Txatxoak eta Arotzak

Konpetentziak

  • HKK KE2.1 — Bideoa. Ebidentzia: erantzunak
  • HKK KE3.2 — Ulermen-galderak taldean
  • HKK KE8.1 — Pertsonaia-fitxak. Ebidentzia: ezaugarriak
  • KAKK — Lantzeko tradizioa kultura-ondarearekin lotu

Pertsonaia-fitxak — IDU 3 maila:

Oinarrizkoa
Irudi-elkarketa eta piktogramak
Tartekoa
Esaldi-osaketa hitz-bankuarekin
Erronka
Galdera irekiei erantzun eta rolak arrazoitu

E3 — Ziripoten Abentura — Bideojoko Interaktiboa — 3. Fasea 1. atala ±45 min

Jarduerak

  • Genially bideojokoa — 4 minijoko kooperatibo
  • Ziripot lagundu + Txatxoen 4 arropak berreskuratu
  • Lantzeko mapa digital interaktiboa

IDU mailakatzea bideojokoan

  • Minijoko errazenak, laguntza bisualarekin
  • Minijoko tartekoak taldean
  • 4 minijoko autonomiaz + taldea gidatu

E4 — Lantzeko Inauteria — Sutara Gaizki Esandakoak — 3. Fasea 2. atala ±50 min

Jarduerak

  • Antzezlana — Kondaira II dramatizatu (Markina-Xemeingo hartzaren kondaira, Zaragi-dantza)
  • Miel Otxinen «epaiketa» sinbolikoa — SURIK GABE (paper gorri/laranja)
  • Inauteri Kanta abestu eta dantza
  • «Urrezko Txintxarria» erronka-domina banatu

IDU rol alternatiboak antzezlanean

  • Narratzailea (fisikoki antzeztu nahi ez dutenentzat)
  • Soinu-efektuen arduraduna
  • Atrezzo-arduraduna
  • Protagonista-aktore

Konpetentziak E3-E4

  • HKK KE2/KE4 — Bideojokoa. Ebidentzia: minijokoen ebazpena
  • KAKK — Antzezlana eta dantza. Ebidentzia: parte-hartzea
  • HK — Epaiketa sinbolikoa. Ebidentzia: ekintzak identifikatu
  • KPSII — Metakognizioa. Ebidentzia: Harri-semaforoa

Hizkuntza-Aldamiatzea

A. Edukiaren Hizkuntza

Ziripot · Zaldiko · Txatxoak · txintxarriak · makilak · zaragiak · Miel Otxin · elkartasuna · lankidetza · mozorrotzea · tradizioa · udaberria

B. Ikaskuntzaren Hizkuntza

  • «Ziripot arriskuan… (e)nez, herritarrak…»
  • «Elkarlanean aritzen bagara, orduan…»
  • «Nire ustez, Ziripot…»
  • «Gure taldearen arabera, irtenbide egokiena… da»

C. Ikasteko Hizkuntza

  • «Noren txanda da?» / «Zure txanda da»
  • «Ados zaude honekin?»
  • «Ados nago zurekin zeren…»

Behaketa Fitxa eta Errubrikak (Miel Otxin)
Irizpidea 1 — Hasierakoa 2 — Tartekoa 3 — Erronka
Entzumen-ulermena (HKK2) Laguntza bisualarekin elementu bakunak. Informazio nagusia gida-galderen bidez. Informazio esplizitua eta inplizitua testuinguruarekin.
Hizkuntza-aldamioa(HKK5) Esaldi-ereduak kopiatu soilik. Konektoreak eta hiztegia egoki erabiltzen ditu. Diskurtso koherentea eta pertsonala autonomiaz.
Kultura ondarea eta antzerki (KAKK4) Pertsonaiak izendatzen ditu, antzezlanean parte hartzeko zailtasunak. Pertsonaiak tradizioarekin lotzen ditu, rol gidatuan parte hartzen du. Inauteri-tradizioa kritikoki baloratzen du eta autonomiaz antzezten du.
Talde-lana (KPSII3) Txanda eta rola betetzeko bideratzea behar du. Taldeko rola betetzen du, txandak errespetatuz. Taldea dinamizatzen du modu proaktiboan.
Autorregulazioa (KPSII3) Bere zailtasunak hautemateko gida behar du. Bere mailaz jabetzen da eta hobetu beharrekoa badaki. Autoebaluazio kritikoa, helburuak ezarriz.

Errubrika 1: HKK

Entzumen-ulermena · Ahozko/idatzizko ekoizpena · Hizkuntza-aldamioak

Errubrika 2: KAKK

Ondare kulturala · Adierazpen dramatikoa · Mezu sinbolikoaren ulermena

Errubrika 3: KPSII

Talde-lan kooperatiboa · Autoebaluazioa · Lankidetza eta elkartasuna

Errubrika 4: KD

Ziripoten Abentura bideojokoa · Ebazpen kooperatiboa · Prozesuaren balorazioa

Azken Gogoeta: Ikuspegi Hezigarria

Ebaluazioak izaera erregulatzailea eta hezigarria izan behar du — bere helburu nagusia ez da kalifikatzea, baizik eta ikasleen zailtasunak eta aurrerapenak hautematea, prozesu didaktikoa egokitzeko. Errubrikek, behaketa zuzenarekin eta ekoizpenen azterketarekin batera, ikasleak autorregulatzeko behar duen atzera-elikadura eskaintzen dute.