Hemen aurkituko dituzu proiektua gelan lantzeko behar dituzun baliabide guztiak: gida didaktikoak, ebaluazio-tresnak eta DUA 3.0 printzipioen aplikazioa. Tresna orokorrak kondaira guztietan erabil daitezke; gida didaktikoak, berriz, kondaira bakoitzerako espezifikoak dira.
Tresna Orokorrak
Kondaira guztietan erabiltzeko, edozein saiotan
Ebaluazio-Tresnak
Errubrika kriteriala globala eta, kondaira bakoitzerako, faseka antolatutako errubrikak eta autoebaluazio-fitxak.
DUA 3.0 eta Inklusioa
Adierazpen, ekintza eta inplikazio anitzeko adibide errealak, proiektuan zehar jada erabiltzen direnak.
Hizkuntza-Laguntzak
Kondaira bakoitzeko hiztegia eta hizkuntza-andamio hirukoitza (edukiaren, ikaskuntzaren eta ikasteko behar den hizkuntza).
Gida Didaktikoak
Kondaira bakoitzaren gida pedagogiko osoa, sesio-sekuentzia, curriculum-lotura eta hizkuntza-andamioak barne
Gida Didaktiko Osoa
Basajaun, Sorginak, Olentzero eta Miel Otxin kondairen gida didaktiko osoak, kondaira bakoitzeko atal zabalgarrian (akordeoian).
Baliabide Osagarriak: Jarduera Interaktiboak eta Pertsonaia-Fitxak
Genially jarduerak, pertsonaien fitxa interaktiboak eta EIMA Ariketak, kondaira bakoitzeko Ikasleen Txokoan
Basajaunaren Ahotsa
Pertsonaia-fitxa interaktiboak (Basajaun, Mari, Eguzki, Ilargi…) eta gertakariak ordenatzeko Genially jarduera.
Sorginak eta Beldurren Sekretua
Pertsonaien informazio-fitxak, EIMA Ariketak interaktiboak eta «Sorginen Haitzuloan Galduta» Ihes Gela.
Olentzeroren Subila
Pertsonaien fitxak (Olentzero, Mari Domingi, Napo, Galtzagorriak) eta ariketa interaktiboak.
Miel Otxinen Dantza
Pertsonaien fitxak (Ziripot, Txatxoak, Arotzak), ulermen-ariketa mailakatua eta «Ziripoten Abentura» bideojoko digitala.
