Sorginak eta Beldurren Sekretua
1. JARDUERA
Girotzea eta Detonantea
2. JARDUERA
Gure Beldurren Kutxa
3. JARDUERA
Zer dakigu? / Zer jakin nahi dugu?
4. JARDUERA
Batzarre Handia
5. JARDUERA
Adierazpena — Harri-semaforoa
6. JARDUERA
Hausnarketa Kolektiboa
Galdera gidatuak / Hipotesiak
Eztabaidatu taldean eta sortu zuen hipotesiak sorginen inguruan.
🎯 ZER IKASIKO DUGU GAUR?
- Gure beldurrak aztertu eta «Beldurren Kutxan» modu seguruan sartu.
- Gure talde-akordioak sortu eta sinatu (Urrezko araua).
- Ikaskuntza Egunerokoan «beldurtik ausardiara» pasatzea zer den adierazi.
- Gure ideiak taldean partekatuko ditugu.
- Gure erronka: Sorginaren amuletoak berreskuratzea eta Sorgin Insignia lortzea!
💬 Talde Txikietako Eztabaida eta Galdera Gidatuak
Ikasleek talde txikietan eztabaidatzen dute:- Zer sentitzen dugu iluntasunean edo zerbait berria egiteko orduan?
- Zergatik uste duzu sorginek ere beldurra izan dezaketela?
- Zer egin dezakegu guk beldurra sentitzen dugunean?
- Adibidea: «Niri beldurra ematen dit… (iluntasunean egoteak / bakarrik sentitzeak)».
🗣️ GURE HIZKUNTZA LAGUNTZAILEAK (Sentence Starters)
(Erabili esaldi hauek zure erantzuna emateko eta hizkuntza akademikoa aberasteko):Hipotesia formulatzeko:
- «Nik beldurra sentitzen dut…»
- «Niri beldurra ematen dit…»
Arrazoia eta irtenbidea azaltzeko (Zergatik?):
- «…lagun bati eskua ematen diodanean hobeto nago.»
- «…arnas sakon hartzen dudanean nire beldurra joaten da.»
📦 Kutxa Misteriotsua — Zer duzu barruan?
«Gelan kutxa bat dago, itxita.Zirrikitu txiki batetik zerbait sartu beharko duzue.... baina lehenago, azter ditzagun gure beldurrak!!!»
Hartu paper zati bat eta, izenik jarri gabe, idatzi edo marraztu ezazu isilpean beldur bat:
- ✔ Zer da zuri beldurra ematen dizuna? (iluntasuna, bakarrik gelditzea, soinu handiak...)
- ✔ Ez diozu inori esan behar zer idatzi duzun.
- ✔ Tolestu papera eta sartu kutxaren zirrikitutik
📚 Hitz Bankua eta Esaldi Ereduak (Nola esan euskaraz)
Basajaun
Euskal mitologiako Basoaren Jauna da. Baso sakon eta ilunenetan bizi da.
Es el Senor del Bosque de la mitologia vasca.
🧙♀️ Sorginak eta Beldurren Sekretua: Kutxa Irekitzeko Unea
«Denok gure beldurra sartu dugu kutxan. Orain kutxa irekiko dugu elkarrenin...»
✨ Zer gertatzen da gaur gure gelan?
Entzun arretaz Isuriren ahotsa eta basoko soinuak. Kutxa magikoan gordetako beldurrak nahastu egin dira.Denok izaten dugu noizbait beldurra; hori ez dago inondik ere gaizki.
🎯 Gure erronka nagusia:
Nola lagundu diezaiokegu sorginari bere elementuak berreskuratzen eta gure beldurrak ausardia bihurtzen?
💡 Pentsamendu-errutina: «Lehen uste nuen... eta orain jakin nahi dut...»
📚 Hizkuntz aldamioa (Sentence Starters):
- «Lehen uste nuen beldurra izatea zela..., baina orain jakin nahi dut zergatik...»
- «Nire ustez, ahots hori...zen, zeren eta...»
🟢 Harri-Semaforoa — Hasierako Erregistro Emozionala
«Ikasle bakoitzak bere abiapuntua adieraziko du: nola sentitzen den eta zenbat dakien sorginen kondairei nahiz beldurraren emozioari buruz.»
Pentsatu nola sentitzen zaren gaurko abentura hasi aurretik eta aukeratu zeure harria ikaskuntza-egunerokoan:
«Lasai sentitzen naiz eta gaia ezagutzeko prest nago.»
«Pixka bat urduri nago, baina jakin-mina daukat.»
«Ez naiz seguru sentitzen eta laguntza beharko dut.»
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
Erabili esaldi hauek zure egoera eta beldurrak adierazteko:
🌟 Amaiera: Hausnarketa Kolektiboa eta Agurra
«Zirkulu batean eserita, nahi duten ikasleek zer ikasi edo sentitu duten partekatzen dute. Gogoan izan: ez da inor bere beldur pertsonala azaltzera behartuko.»
Behin egunerokoa bete eta gero, jar gaitezen denok zirkulu batean gelaren erdian:
- ✔ Partekatu lasaitasunez gaurko saioan zer ikasi duzun edo nola sentitu zaren.
- ✔ Entzun errespetuz kideek kontatzen dutena.
- ✔ Gogoratu: bakoitzak nahi duena bakarrik kontatzen du; inor ez da behartuta sentitu behar.
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
1. JARDUERA
Apoaren Kondairaren Bideoa
2. JARDUERA
Ulermena eta hipotesien kontrastea
3. JARDUERA
AKELARRERA!
4. JARDUERA
Lamia ezagutzen
5. JARDUERA
Hitz-bankua
6. JARDUERA
Errepideko Sorgina
🎬 Bideoaren Ideiak eta Hipotesiak Konparatzen
«Talde handian, partekatu ditzagun bideoan ikusitako ideia nagusiak eta alderatu lehen fasean egindako hipotesiekin!»
Talde handian eta modu kooperatiboan, hitz egin gaurko bideo-pasartean agertu diren kontuei buruz:
- ✔ Zein izan dira ikusi ditugun ideia nagusiak?
- ✔ Zer harreman dute lehenago idatzi genituen hipotesiekin?
- ✔ Komentatu taldean zergatik pentsatzen duzuen horrela.
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
🎶 Sorginen Kanta: Akelarrera!
«Entzun arreta handiz 6/8 neurriko kanta hau, jarraitu erritmoa eta deskubritu euskal ahozko tradizioaren sekretuak! Prest al zaudete?»
Burniezko pertza ttipi txanpatu batean,
Baba egosten dago bethi lahatzean.
Aztaparra kutxare, salda edatean,
Nolanahi ondo dela dio zahartzean.
Hogoi eta lau urthe ezkondu nintzala;
Ojala banindago lenago bezala.
Senarra dizut tzarra, bertzaldetik zarra:
Ez al dago neretako bizi modu txarra!
Akerrak adarrak okerrak,
Okerrak adarrak akerrak... (Buklean)
Baga biga higa...
Egie dala, gezurre dala
Akerrak buztan luzia
Erreka bazterreko loriak
Dantzan dire gau luzian. (X2)
Sasi guztien gainetik,
Hodei guztien azpitik,
Su inguruan dantza ta dantza
Akelarrean kantari!
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
🚗💨 Errepideko Sorgina: Misterioa Gauean
«Europako zenbait zonaldetan kontatzen den kondairan oinarritutako ipuina. Adi egon, irakurri eta entzun ongi gertatutakoa!»
Lagun talde bat basora joan zen kanpaindendekin gaua pasatzera. Kotxean abiadura bizian zihoazela, bihurgune itxi batera heldu eta susto itzela hartu zuten, agure bat hantxe haien kotxearen parean iluntasunean agertu zitzaienean.
Kotxea azkar gelditu, eta agurea gidatzen ari zen mutilaren leihora hurbildu zen eta esan zien txanponez betetako poltsa bat galdu zuela eta ea haiek nonbait ikusi ote zuten. Gazte taldeak ezetz esan zion eta hantxe utzi zuten agurea, adaxken artean bila.
Basoaren sakonera heldu zirenean, zelaitxo bat topatu zuten eta bertan kanpain dendak ipini zituzten. Gazteetariko batek (kotxea gidatu zuena alegia) kotxetik erraminta hartzera zihoanean, bere eserlekuan txanpon poltsa bat ikusi zuen. Hara! Agurearen txanponak ziren! Urrezko txanponez betetako poltsa bertan zegoen. Mutilak ez zion inori ezer kontatu. Poltsatxoa bere poltsikoan gorde zuen eta lotara joan zen bere dendara.
Gauerdi partean, ilargi bete betea zela, gure gaztea urrunetik zetorren ahots bat entzuten hasi zen:
«Miiikel… bueltaidazu nere poltsa edo ni joango naiz bila… Basoan sartzen ari naiz…»
Gazteak pentsatu zuen amets bat besterik ez zela. Kanpain dendatik atera eta kilkerrak bakarrik entzuten ziren. Lasaiago, ohera itzuli zen.
Handik eta ordu batera, berriro ahots berdina entzun zuen, baina oraingoan gertuago:
«Miiikel… bueltaidazu nere poltsa edo ni joango naiz bila… Zelaira hurbiltzen ari naiz…»
Mikel geroz eta urduriago, txanpon poltsa hartu eta bere burukoaren azpian izkutatu zuen.
Geroago, berriz ere entzun zuen agurearen ahotsa, geroz eta gertuago, geroz eta gertuago:
«Miiikel… bueltaidazu nere poltsa edo ni joango naiz bila… Kanpain dendara hurbiltzen ari naiz…»
Ondoren, oso gertu entzun zuen:
«Miiikel… HEMEN NAIZ!»
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
Erabili egitura hauek istorioa kontatzeko edo eztabaidatzeko:
🤔 Ulermena eta Eztabaida: Errepideko Sorgina
«Hausnartu taldean istorioan gertatutakoaz, jarri pertsonaien lekuan eta deskubritu gure beldurrak gainditzeko sekretua!»
- ▸ Zergatik uste duzu utzi zuela sorginak poltsa gazte horren kotxean?
- ▸ Zer egingo zenuke zuk holako egoera batean?
- ▸ Zer uste duzu gerta zitekeela gaztetxoak poltsa berarentzat gorde izan ez balu?
- ▸ Zein da zure beldur nagusia eta nola aurre egiten diozu?
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
Erabili egitura hauek zure iritzia emateko:
🎭 Berrinterpretazio Barregarria: Egin dezagun beldurra barre!
«Aldatu istorioa barregarri bihurtzeko! Zein elementu alda ditzakegu istorio honetan barrea eragiteko?»
Taldeka jarrita, hartu «Errepideko sorgina» istorioa eta sortu zuen gau beltzeko bertsio barregarri eta dibertigarria:
- ✔ Aldatu istorioaren elementu beldurgarriak dibertigarriengatik (adibidez: txanpon poltsaren beharrean, agurearen hortzak, kuleroak, txano barregarri bat...).
- ✔ Asmatu zer esaten zuen agureak ahots bitxiz eta nola erreakzionatzen zuen Mikelek[.
- ✔ Prestatu zuen antzerkitxoa edo kontakizuna gelan elkarrekin kontatzeko
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
Erabili egitura hauek zure istorio barregarria kontatzeko:
1. JARDUERA
Gure Haitzuloa Apaintzen
2. JARDUERA
Ihes-Gela: Sorginen haitzuloan galdutagaldua
3. JARDUERA
Ausardia-poterearen Laborategia
4. JARDUERA
Gau Beltzaren ospakizuna — AKELARRERA!
5. JARDUERA
Amaierako hausnarketa eta Harri-semaforoa
🕸️ Gau Beltzeko Dekorazio Erronka!
🎯 Helburua: Gaur gure gelako espazioa eraldatuko dugu, eta talde lanean gure kobazuloa magiko eta misteriotsu bihurtzea lortuko dugu! ♻️ Arau nagusia: Material guztiak birziklatutakoak edo naturatik zuzenean hartutakoak dira (hostoak, artile zatiak, kartoiak...). Ez dugu plastikozko elementu edo apaingarri komertzialik erosiko; gure irudimena eta natura erabiliko ditugu! 🌍👥 Talde-lanaren Banaketa eta Ardurak
Ikasgelako ikasleak hiru taldetan banatuko dira, bakoitza misio berezi batekin:-
- 💧 1. taldea — Uraren zaindariak
- Zer egingo duzue? Haitzuloko hormak eta zenbait gune paper urdinekin apainduko dituzue. Horrela,iturriaren ur garbia irudikatuko dugu kobazuloaren barruan.
- Beharrezko materiala: Aldizkari edo paper urdinak, guraizeak eta zinta itsaskorra.
- 💧 1. taldea — Uraren zaindariak
-
- 🔥 2. taldea — Suaren babesleak
- Zer egin behar duzue? Erdialdean egongo den su sinbolikoa prestatuko duzue. Kartoizko pertza handi bat margotuko duzue, eta bertatik aterako diren paper laranja eta gorriekin sugarrak sortuko dituzue. (Gogoratu: su erreala ez da inoiz erabiltzen, dena irudimena eta papera da!)
- Beharrezko materiala: Kartoizko kaxa bat, margo laranjak/gorriak eta paper puskak.
- 🔥 2. taldea — Suaren babesleak
- 🌻 3. taldea — Botanikoak
- Zer egin behar duzue? Eguzkilore-koroa handiak egingo dituzue kartulina horiekin. Koroa hauek gelako sarreran edota atean zintzilikatuko ditugu, antzinako ohiturei jarraituz gure "haitzuloa" izpiritu gaiztoengandik eta desorekatik babesteko.
- Beharrezko materiala: Kartulina horiak, artilea eta naturatik ekarritako elementuak (hosto lehorrak, ...).
💡 Isuriren Aholkua: Talde bakoitzak bere misioa amaitzen duenean, elementu guztiak batuko ditugu. Prest zaudete? Ekin lanari! ✨
🛡️ Ausardia-poterearen Laborategia
🎯 Helburua: Beldurra sentitzea normala da eta denok sentitzen dugu noizbait, baina badakigu nola aurre egin! Talde bakoitzean, beldurrari aurre egiten eta indartsu egoten laguntzen diguten osagai magikoak aukeratuko ditugu (adibidez: laguntza eskatzea, arnasa sakon hartzea, ondo entzutea edo elkarrekin lan egitea). Horrela sortuko dugu gure Ausardia-potere berezia! ✨🗣️ Lagungarri: Nola azalduko dugu gure boterea?
Zuen Ausardia-poterea aurkezteko edo idazteko, esaldi hauek erabil ditzakezue laguntza gisa:- 💬 «Gure potereak … dauka, … laguntzen digulako.»
- 💬 «Beldurra sentitzen dugunean, … egin dezakegu.»
💡 Isuriren Aholkua: Pentsatu ondo zer den gehien laguntzen dizuetena zailtasunen aurrean zaudetenean. Boterea denona da, eta elkarrekin beti gaude babestuago! 🌟
🎶 Entzun berriro: «AKELARRERA!» abestia
🎯 Helburua: Gogoratzen doaneko fasean entzun genuen abestia? Orain, ospakizunari hasiera emateko edo dantzari ekin aurretik, berriro entzuteko eta gure ahotsak eta erritmoak uztartzeko unea da! 🦇✨🎧 Entzunaldia eta Girotzea
Jarri eroso, adi egon musikari eta presta zaitezte erritmoari jarraitzeko. Gogoratu aurreko saioan ikasitako pausoak eta letrak!- 👂 Entzun arretaz: Gogoratu abestiaren doinua eta letrak.
- 🗣️ Abestu gurekin: Ahotsa altxatu eta denok batera abesteko unea da.
- 👏 Markatu erritmoa: Egin gorputz-perkusioa edo mugitu musikaren arrimuan.
💡 Isuriren Aholkua: Musikak indartsuago gaitu! Gozatu doinuaz eta prestatu gorputza gure ospakizunerako. Aurrera! 🌙🎶
🔍 Ulermena: Zer kontatzen digu abestiak eta kondairak?
«Behin kanta entzunda eta landuta, froga ditzagun gure -detektibe trebetasunak! Erantzun galderei eta lotu abestiko esanahiak gure egunerokoarekin.»
Gogoratzen duzu zer agertzen den kantan? Aukeratu edo seinalatu:
- ✔ Zer dago egosten burniezko pertza ttipian?
- ✔ Nora joaten dira loriak eta pertsonaiak gau luzian?
Eztabaidatu taldean eta arrazoitu:
▸ Zer uste duzu esan nahi duela «egie dala, gezurre dala» esaldiak kanta honetan?
Hausnartu eta partekatu:
✨Zuk zer beste bertso barregarri asmatuko zenuke akelarrearen inguruan?
📚 Hizkuntza Laguntzaileak (Nola esan euskaraz)
🪨 Amaierako hausnarketa
🎯 Helburua: Bidaia amaitzeko ordua da! Orain, beldurrari buruz zer ikasi dugun, taldean nola aritu garen eta aurrerantzean zer estrategia erabiliko ditugun baloratuko dugu denok batera. 🌟💬 Amaierako galderak hausnartzeko
Erantzun eta partekatu zure gogoetak taldean galdera hauen inguruan:- ❓ Zer ikasi dut beldurrari buruz?
- ❓ Nola lagundu diogu elkarri Ihes Gelan?
- ❓ Zer eramango dut nire Ausardia-Potiñotik eguneroko bizitzara?
💡 Isuriren Aholkua: Zure bidea eta ikaskuntza oso baliotsuak dira. Hausnarketak hazten laguntzen digu; zorionak egindako lan bikainagatik! 🌿✨
🚦 Harri-semaforoa: Nola sentitzen zara orain?
Aukeratu zeure burua hobekien deskribatzen duen harria:- 🟢 Harri berdea: «Beldurra kudeatzeko estrategiak azaldu eta taldean erabili ditut.»
- 🟡 Harri horia: «Estrategia batzuk ezagutzen ditut, baina oraindik laguntza pixka bat behar dut.»
- 🔴 Harri gorria: «Laguntza behar dut beldurra kudeatzeko estrategiak ulertu eta erabiltzeko.»