Ebaluazio-Tresnak

Hemen aurkituko dituzu proiektuko ebaluazio-tresna guztiak, deskargagarriak: proiektu osorako errubrika kriteriala eta, kondaira bakoitzerako, faseka antolatutako errubrikak eta autoebaluazio-fitxak. Guztiak inprimatzeko prest daude.

Fitxa Teknikoa

Proiektua Isuriren Kondairak · Sustraiak Bizirik
Maila Lehen Hezkuntzako 2. maila (LH 2) · 7-8 urte
Arloak Euskara eta Literatura / Natura eta Gizarte Zientziak / Balio Zibiko eta Etikoak / Gaitasun Digitala
Ardatz Nagusia Euskal Dimentsioa, Zorroztasun Zientifikoa eta Hizkuntza Egokitzapena (EIMA Digitala deialdia)

1. Zer Ebaluatzen Dugu?

Gida Didaktikoan zehaztutako konpetentzia-mapa berbera, ebaluazio-tresnetan islatuta

Konpetentzia Kodea Fasea
Entzumen-ulermena eta ezagutza mitologikoa HKK2 1–2
Balio ekosozialak eta jasangarritasuna HK4 / HK3.1 1–4
Talde-lana eta lankidetza KPSII3 3–4
Sorkuntza digitala eta komunikazioa KD2 / KD3, KAKK4 3–4
Hizkuntza-erabilera eta adierazpena HKK2 / HKK5, CLG2 1–4
Euskal ondare kulturala (mitologia) KAKK3 1–4

Heteroebaluazioa

Irakasleak egiten du, Behaketa-Fitxa eta Errubrika Graduatua erabiliz, saio bakoitzean zehar.

Autoebaluazioa

Ikasleak berak egiten du, harri-semaforoaren bidez eta Ikaskuntza Egunkarian, fase bakoitzaren hasieran eta amaieran.

Koevaluazioa

Taldekideen artean, batez ere Sortze Fasean (murala) eta talde-lanean oinarritutako jardueretan.

2. Proiektu Osoa — LH 2

Kondaira guztietan erabiltzeko tresna komuna

Errubrika Kriteriala Globala

Ebaluatzen du: 6 irizpide · 4 graduazio-maila

Kondaira guztietan erabiltzeko errubrika graduatua (1. atalean zehaztutako 6 irizpideak, kurrikulum-loturarekin), behaketa-fitxa globala eta diana autoebaluazioa. Lau maila: Hazia / Landarea / Zuhaitza / Basoaren Zaindaria.

Deskargatu PDF

3. Basajaunaren Ahotsa

Fasez fase antolatutako ebaluazio-tresna espezifikoak

Fase 1 — Motibazioa

Ebaluatzen du: HKK2 · aurre-ezagutzak eta hipotesiak

Ikaskuntza Egunkaria (hasierakoa): harri-semaforoaren bidezko hasierako erregistroa eta hipotesien autorregulazioa.

Deskargatu PDF

Fase 2 — Garapena

Ebaluatzen du: HKK2, HKK5 · KPSII3

Entzumen-ulermenaren, hizkuntza-andamaien eta talde-lanaren errubrika graduatua, hipotesien autorregulazioarekin eta behaketa-fitxarekin.

Deskargatu PDF

Fase 3 — Sormena

Ebaluatzen du: KD3, KAKK4 · KPSII3

Muralaren errubrika graduatua, behaketa-fitxa, fitxa imprimigarriak, gelan erabiltzeko gida eta erronka-domina digitalaren proposamena.

Deskargatu PDF

Ikaslearen Autoebaluazioa

Ebaluatzen du: HK4, HK3.1 · prozesu osoa

Basajaunentzat pertsonalizatutako bi fitxa: saio bakoitzeko ikaskuntza-eguneroa eta amaierako autoebaluazio globala.

Deskargatu PDF

4. Sorginak Kondaria

Fasez fase antolatutako ebaluazio-tresna espezifikoak

Fase 1 — Motibazioa

Ebaluatzen du: HKK2 · entzumen-ulermena eta hasierako hipotesiak

Behaketa-fitxa bateratua: elementu nagusiak identifikatzeko eta hasierako beldur-hipotesiak biltzeko, Harri-semaforo bidez.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Fase 2 — Garapena

Ebaluatzen du: EUS EI 2.1, 3.1, 5.1 · Hizkuntza-Komunikaziorako Konpetentzia

Errubrika graduatua (HKK): entzumen-ulermena, ahozko/idatzizko ekoizpena eta hizkuntza-andamioen erabilera 3 mailatan.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Fase 3 — Sormena

Ebaluatzen du: EUS EI 8.1, 1.2, ART EI 4.2 · Balio Sozioemozionalak eta Ondare Mitologikoa

Bigarren errubrika graduatua: ondare mitologiko-kulturala, judizio azkarrei buruzko hausnarketa eta adierazpen artistikoa Ihes Gelan.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Ikaslearen Autoebaluazioa

Ebaluatzen du: KPSII3 · prozesu osoa

Harri-semaforoa (beldur-maila eta ulermena neurtzeko) eta Ikaskuntza-Egunkariko fitxa pertsonalizatua saio bakoitzeko.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

5. Olentzeroren Subila

Fasez fase antolatutako ebaluazio-tresna espezifikoak

Fase 1 — Motibazioa

Ebaluatzen du: HKK2 · entzumen eta irakurmen ulermena

Behaketa-fitxa bateratua: narrazioaren informazio nagusia hautemateko eta elkartasun-jarrera hasierakoa erregistratzeko.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Fase 2 — Garapena

Ebaluatzen du: KPSII, KAKK · elkartasuna, enpatia eta tradizioa

Errubrika graduatua: besteen beharren aitorpena, inklusio-jarrerak eta Olentzeroren tradizioaren ezagutza 3 mailatan.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Fase 3 — Sormena

Ebaluatzen du: KPSII3 · talde-lana eta autoerregulazioa

Bigarren errubrika: Karta-jokoan eta Ontasun-itunean elkarlana, eta ikaskuntza-prozesuaz jabetzea.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Ikaslearen Autoebaluazioa

Ebaluatzen du: prozesu osoa

Harri-semaforoa (Berdea: argia zabaltzen dut / Horia: tartean nago / Gorria: laguntza behar dut) eta Elkartasun-Egunkariko «Nire Argia Partekatzen Dut» fitxa.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

6. Miel Otxinen Dantza

Fasez fase antolatutako ebaluazio-tresna espezifikoak

Fase 1 — Motibazioa

Ebaluatzen du: HKK2 · entzumen eta dramatizazio-ulermena

Behaketa-fitxa bateratua: narrazioaren eta antzerkiaren informazio nagusia hautemateko, gida-galderen bidez.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Fase 2 — Garapena

Ebaluatzen du: KPSII, KAKK · lankidetza eta inauteri-tradizioak

Errubrika graduatua: talde-lana, elkar-babesa eta Lantzeko inauteri-pertsonaien (Ziripot, Zaldiko, Txatxoak) ezagutza.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Fase 3 — Sormena

Ebaluatzen du: ART, KPSII3 · adierazpen artistiko-korporala

Bigarren errubrika: antzezpenean, Zaragi-dantzan eta abestian parte-hartzea, eta autoerregulazioa.

Deskargatu PDF (Gida osoa)

Ikaslearen Autoebaluazioa

Ebaluatzen du: proiektu osoa

Harri-semaforoa (Berdea: Urrezko Txintxarria lortu dut / Horia: tartean nago / Gorria: laguntza behar dut) eta proiektu-amaierako Ikaskuntza-Egunkaria, lau kondairen insigniak osatuz.

Deskargatu PDF (Gida osoa)