“Isuriren Kondairak – Sustraiak Bizirik”

Euskal mitologiaren bidez ingurumenaren, kulturaren eta balioen transmisioa lantzen duen hezkuntza-proiektua.

Isuriren Kondairak – Sustraiak Bizirik

“Isuriren Kondairak” hezkuntza-proiektua da, euskal mitologiaren eta kulturaren bidez ikasleen gaitasunak garatzeko sortua. Webgune honetan euskarazko hezkuntza baliabide irekiak aurkituko dituzu (HBI ), Basajaun, Olentzero, Miel Otxin eta euskal mitologiako beste pertsonaia batzuk, pertsonaien kondairak oinarri hartuta.

Proiektu honek tradizioa, naturarekiko errespetua eta gaur egungo balioak uztartzen ditu, ikus-entzunezkoen, jokoen eta jarduera digitalen bidez.

«Gaur goizean, basoko haizeak hitz batzuk ekarri dizkigu… norbait ari omen da zerbait esaten. Basajaunaren ahotsa ote da?»

Hemen aurkituko duzu:

  • Bideo interaktiboak: euskal mitologiako istorioak bizitzeko.
  • Fitxa eta joko didaktikoak: taldean edo bakarka lantzeko.
  • Hausnarketa eta sormenerako jarduerak: balioak, kultura eta hizkuntza uztartzen dituztenak.
  • Irakasleentzako gida: metodologia, ebaluazioa eta proposamen pedagogikoak.

Sustraiak bizirik mantentzea gure esku dago. Hasi zure bidaia mitologikoa gaur bertan.