LANTZEKO INAUTERIAK: ELKARTASUNAREN INDARRA
«Bakoitzak gure mugak edo zailtasunak izan ditzakegu, baina elkarri lagunduz eta taldean lan eginez gero, ez dago gainditu ezinezko oztoporik»
Ulermena eta Prozesamendua
Helburua
Lantzeko inauterien kondaira bideoaren bidez ezagutu, bertako pertsonaiak (Ziripot, Zaldiko eta Txatxoak) identifikatu eta karakterizatu, eta elkartasunaren nahiz talde-lanaren balioarekin lotzea. 1. saioan aurkeztutako misterioa ikertzen jarraituko dute: nork ezkutatu ditu festako lau koloreak?
