BASAJAUNAREN AHOTSA

«Zaindu basoa eta basoak zainduko zaitu»

Motibazio eta Aktibazioa

Helburua

Ikasleek naturarekiko errespetua eta jakin-mina garatzea Basajaunen kondairaren bidez.

Maila: LH 2. maila (7-8 urte).
Arloa: Natur Zientziak, Hizkuntza eta Tutoretza.

BASAJAUN SAIOAREN FASEAK
  1. Motibazioa eta Aktibazioa (oraingoa)
  2. Garapena / Ulermena
  3. Sormena / Ebaluazioa

Prest al zaude abentura hasteko? Basajaunek zerbait kontatu nahi dizu!

Irakaslearentzako Argibideak — 1. Fasea: Motibazioa eta Aktibazioa

Fase honen bidez, Basajaun pertsonaiaren eta euskal kondairaren inguruko aldez aurreko ezagutzak piztuko dira, ingurumen-balio ekosozialak eta naturarekiko errespetua modu konpetentzialean lantzeko.

Gida didaktiko honetan fasearen egitura eta plangintza pedagogikoa aztertzen dira. Halere, ikasleekin gelan zuzenean lan egiteko, webguneko Ikasleen Txokoa atalera jotzea da bidea. Bertan dago txertatuta ikaskuntza-sekuentzia osoa, saioz saio lantzeko baliabide, bideo, audio eta jarduera interaktibo guztiekin batera.

Ikasleen Txokoan zehar urratsez urrats jarraituko den bidea:

Joan Ikasleen Txokora eta hasi saioa →

1. JARDUERA: Ipuin misteriotsuaren hasiera

Irakaslea tonu narratibo bereziarekin hasten da:

«Gaur goizean, basoko haizeak hitz batzuk ekarri dizkigu… norbait ari omen da zerbait esaten. Basajaunaren ahotsa ote da?»

Baliabidea: Sarrerako audio laburra, audioa eta bideoa. Bideoaren bertsioa dago eskuragarri, azpitituluekin eta bideoaren transkripzioarekin.
Helburua: giro misteriotsua sortzea eta arreta emozionala piztea.

1. Audio

2. Bideoa

3. Bideoa Azpitituluarekin

CC Azpitituluak aktibatuta daude (CC)

4. Transkripzioa

2. JARDUERA: Nor da Basajaun?

IKUSI BASAJAUNAREN FITXA (BISUALA)

3. JARDUERA: Galdera gidatuak / Hipotesiak

Eztabaidatu taldean eta sortu zuen hipotesiak Basajaunen inguruan.

ZER IKASIKO DUGU GAUR?
  • Basajaun nor den ezagutuko dugu
  • Basoko soinuak entzuten eta interpretatzen ikasiko dugu
  • BASAJAUN KANTA entzun eta abestuko dugu, haren hiztegia, erritmoa eta naturarekiko errespetuaren mezua lantzeko
  • Gure ideiak taldean partekatuko ditugu
  • Basajaunarentzat mezu bat sortuko dugu
Gure erronka: Basoko Zaindari bihurtzea eta erronka-domina lortzea!

Ikasleek talde txikietan eztabaidatzen dute:

  • Basajaun nor dela uste duzue?
  • Zer esan nahi du “ahotsa” edukitzeak?
  • Nola izan daiteke naturak bere ahots propioa izatea?

Nik uste dut Basajaun… (zaintzailea / laguna) dela

GURE HIZKUNTZA LAGUNTZAILEAK

(Erabili esaldi hauek zure erantzuna emateko):

Hipotesia formulatzeko:
  • «Nire ustez, Basajaun…»
  • «Nik uste dut basoa…»
Arrazoia azaltzeko (Zergatik?):
  • «…zeren animaliak babesten ditu.»
  • «…zaintzen duelako.»

IRAKASLEAK ERANTZUNAK JASOTZEN DITU MURALEAN (DAKIGUNA / JAKIN NAHI DUGUNA)

Irakaslearentzako oharra — Ikaskuntza-Egunerokoa:
Saio hau hasi aurretik, inprimatu eta banatu Ikaskuntza-egunerokoa ikasle bakoitzari (A4 orrian, liburuxka moduan). Bertan egingo dituzte hiru faseetako autoebaluazioa eta koebaluazioa; gorde ikaslearen karpetan saioz saio. Azken faseko amaieran (Sormena eta Ebaluazioa), ikasle bakoitzak bere erronka-domina itsatsiko du azken orrian.

4. JARDUERA: Adierazpena – Harri-semaforoa

Marraztu edo idatzi Basajaunari, eta aukeratu nola sentitzen zaren gaur.

Ikasle bakoitzak edo taldeak:

  • Marrazten du nola irudikatzen duen Basajaunari.
  • Idatz diezaioke mezu labur bat Basajaunari: “Zer esan nahi diguzu gaur, Basajaun?”

Nire abiapuntua: Marrazkia edo mezua amaitu ondoren, ikasle bakoitzak bere harria aukeratuko du eta Ikaskuntza-egunerokoan (edo mural kolektibora) itsatsiko du:

Harri berdea
«Basajaun asko ezagutzen dut. Prest nago laguntzeko.»
Harri horia
«Zerbait badakit, baina gauza asko ez dut ulertzen oraindik.»
Harri gorria
«Ez dut ezer ezagutzen, laguntza asko beharko dut gaur.»

Hau da Ikaskuntza-egunerokoan egingo dugun lehen erregistroa. Saioaren amaieran berriro begiratuko dugu, zer aldatu den ikusteko.

IKASKUNTZA EGUNEROKOA (PDF)

Amaiera: Hausnarketa kolektiboa

“Beraz, denok uste dugu Basajaunek zerbait esan nahi digula. Ea bideoan zer kontatzen digun gaur…”

5. JARDUERA: Basoa Esnatzea — «BASAJAUN KANTA»

Entzun, irakurri eta abestu lehen aldiz «BASAJAUN KANTA», basoko soinuekin batera. Landu kondairaren hiztegia, erritmoa eta naturarekiko errespetuaren mezua, eta erantzun zure laguntza-mailaren arabera.

Saioen arteko lotura: kanta hau Sormena eta Ebaluazioa fasean berriro erabiliko da, «Basajaunaren Mezua» muralaren aurkezpena eta ikasitakoaren amaierako hausnarketa laguntzeko.

BASAJAUN KANTA (PDF)

Basajaunaren Ahotsa – Curriculum Dimentsioak

Fase honen ezaugarri nagusiak (hasierako motibazioa eta aktibazioa) kontuan hartuta, ondorengo taula prestatu da, curriculum-elementuak arlo, konpetentzia espezifiko eta Irteera Profilaren deskriptoreen (CLG2, KKAG3, KPSII3, STEM5) bidez zehaztuz.

Arloa / Eremua Konpetentzia espezifikoa (KE) / Ebaluazio-irizpidea (EI) Oinarrizko jakintzak Jarduerak, aldamioa eta ebidentziak
Euskara eta Literatura KE2 – Ahozko eta multimodalezko testuak ulertu.
EI 2.1 – Zentzu globala ulertu, ideia nagusiak eta mezu esplizituak identifikatuz.
Ulermen-estrategiak; ahozko testuaren eta irudiaren arteko lotura; entzumen aktiboa. Basoaren audioa + Basajaunen bideoa eta fitxa bisuala.
Ebidentzia: Hasierako hipotesiak eta entzumen-ulermena.
Euskara eta Literatura KE3 – Ahozko elkarrekintzetan parte hartu.
EI 3.2 – Entzute aktiboa eta oinarrizko komunikazio-arauak errespetatu.
Ahozko elkarreragina; ideiak eta aurretiazko ezagutzak adieraztea; hizkuntz aldamioen erabilera (sentence starters). «Zer dakigu / Zer jakin nahi dugu?» batzarra eta murala.
aldamioa: Batzarrerako egitura linguistikoak («Nik uste dut…», «Nire ustez…»).
Ebidentzia: Ahozko ekarpenak eta post-itak.
Euskara eta Literatura KE8 – Literatura- eta kultura-adierazpenetara hurbildu.
EI 8.1 – Haur-literaturako eta euskal tradizioko testuak/pertsonaiak ezagutu.
Euskal ahozko tradizioa; mitologia eta kondairak; kultura-ondarearekiko afektibitatea. Basajaun basoaren zaindari gisa ezagutzea eta Euskal Herriko mapan kokatzea (Aralar/Gipuzkoa).
Ebidentzia: Pertsonaia euskal ingurune naturalarekin lotzea.
Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza KE6 – Ingurune naturala aztertu eta zaintza sustatu.
EI 6.2 – Ekosistemak eta izaki bizidunekiko errespetu-jarrerak identifikatzea (balorazio diagnostikoa).
Ingurune naturala zaintzeko jarrerak; giza ekintzen eta naturaren arteko harremana. Basajaunen mezua aztertzea.
Ebidentzia diagnostikoa: Natura eta basoa zaintzeari buruzko hasierako ideien detekzioa.
Tutoretza / KPSII (zeharkakoa) KE5 – Ikaskuntza autorregulatuaren estrategiak garatu.
EI 5.1 – Nork bere egoera eta helburuak identifikatzea.
Autoezagutza; emozioen identifikazioa; aurretiazko ezagutza-mailaren kontzientzia hartzea. Harri-semaforoa eta Ikaskuntza Egunerokoa: «Nola sentitzen naiz? Zer dakit? Zer jakin nahi dut?».
Ebidentzia: Hasierako autoebaluazioa eta autorregulazioa.

→ Ikusi Gida Didaktikoa osoa

Metakognizioa (Motibazioa eta Aktibazioa)

Atal honek ikasleei beren ikaskuntza-prozesuaren protagonista izaten laguntzen die, hasieratik helburuak ulertuz, autoebaluazioa eginez eta talde-konpromisoak eraikiz.

Jarduera Helburua Nola garatzen da?
1. Gure bidaia-planaHelburuak adostea Ikasleek zer ikasiko duten eta erronkaren zentzua ulertzea. Irakasleak edo Isuri abatarrak «Bidaia-orria» aurkezten du. Ikasleek Basoko Zaindari bihurtzeko erronka jasotzen dute, Basajaun erronka-domina lortzeko helburuarekin.
2. Harri-semaforoaHasierako puntua Ikasle bakoitzaren aurre-ezagutzak eta segurtasun-maila identifikatzea. Ikaskuntza-eguneroan edo mural kolektiboan, ikasle bakoitzak bere «harria» aukeratzen du: berdea, horia edo gorria.
3. Ikaskuntza-eguneroaAutorregulazioa Ikasleen emozioak, pentsamenduak eta itxaropenak aktibatzea. Ikasleek marrazki edo hitz baten bidez adierazten dute nola sentitzen diren abentura hasi aurretik.
4. Konpromiso didaktikoaTalde-akordioak Ikaskuntza-giro segurua eta parte-hartzailea sortzea. Taldean adosten dira saiorako oinarrizko arauak: elkar entzutea, naturaren soinuak errespetatzea, galderak egitea eta parte hartzea.

Harri-semaforoa

Harri berdea
«Basajaun eta basoa asko ezagutzen ditut, prest nago laguntzeko.»
Harri horia
«Zerbait badakit, baina gauza asko ez ditut ulertzen oraindik.»
Harri gorria
«Ez dut ezer ezagutzen, laguntza asko beharko dut gaur.»
Hizkuntz aldamioa
  • «Gaur bidaia… (urduri / gogoz / beldurrez) hasten dut».
  • «Nire harria… (berdea / horia / gorria) da, zeren…»
  • «Nik uste dut Basajaun… (basoaren zaindaria / pertsonaia indartsua) dela».
Zergatik da garrantzitsua? Azalpena
Autorregulazioa Ikasleak bere indarguneak eta zailtasunak identifikatzen ditu hasieratik.
IDU 3.0 «Harri-semaforoak» eta hizkuntz aldamioek aukera ematen diete ikasle guztiei parte hartzeko, bakoitzak behar duen laguntza-mailarekin.
EIMA onespena Ebaluazioa prozesu osoan zeharreko behaketa, gogoeta eta jarraipen gisa ulertzen da, ez soilik amaierako nota bezala.